

Lau Haizetarako kideak Bidasoko Euskara eta Kulturaren azokara bertaratu dira euskalgintzaren eta herrigintzaren berrikuntzak aurkeztera, besteak beste, odol emate saioen inguruan mintzatu gara.
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea
Mundua egiten du euskarak
Lau Haizetarako kideak Bidasoko Euskara eta Kulturaren azokara bertaratu dira euskalgintzaren eta herrigintzaren berrikuntzak aurkeztera, besteak beste, odol emate saioen inguruan mintzatu gara.
Iritsi da aurtengo EH mintza eguna, Errenteria/Oreretako mintzalagunak bertan egongo dira beste EHko mintzalagunekin batera. Animatu eta izena eman!
Errenta aitorpena euskaraz, zergatik ez? Oarsoaldeak antolatutako kanpaina horretan parte hartzera animatu nahi zaitugu.
Euskararen transmisioak duen garrantzia irudikatu eta batasunaren beharra aldarrikatu zuen atzo ‘Batasunaren bidean’ ekimenak. Egiari zor, arratsaldeko ekimenean Txillardegiren ekarpena gogorarazi zuen Euskaltzaindiko Andres Urrutiak.
Oarsoaldeko Hitzak harpidetza kanpaina bat martxan jarri du. Gure bailarako hedabide erreferentea eta euskarazko prentsa hedabide bakarra. Egin zaitez Hitzakide!
oarsoaldea.hitza.eus/hitzakide/izan/
Mintzatxotx eguna ospatzeko prest? Gorde data!
️ Martxoak 18
Larralde Sagardotegia
Plazak mugatuak dira!
Eman izena!
labur.eus/sagardotegia
@topagunea
#mintzatxotx
#mintzakide
#mintzapoza – at Orereta, Euskal Herria
Otsailaren 18an, 12:00etan OarsoIrriek familien kalejirari hasiera emango diote Merkatuzarretik (11:30etan koreografia kolektiboaren entsegua). Bidean sorpresak egongo dira, eta bukaran argazki erraldoia egingo dute. Etxean koreografia entseatu nahi bada:
vimeo.com/794147494
Badator Ihauteria: familien eta lagunen arteko festa giro herrikoiak beteko ditu Errenteria/Oreretako kaleak. Koreografia kolektiboaren entseguak otsailaren 3 eta 12an izango dira Merkatuzarren arratsaldeko 17:00etan. Animatu talde koreografia sortzera: https://oarsoirriak.net/2023/01/17/errenteria-oreretako-inauteriak-sagen-musikala/
Nork jakingo du elkarlanean zenbat proiektu egosiko diren, hizkuntzaz jabetzen den herrigintzaren begiradatik, Joxepa Antoni Aranberri eraikin inauguratu berrian? Badalabek, SOS Arrazakeriak, Xenpelar bertso eskolak eta Lau Haizetara topaguneak haien sukaldari izan nahi dugu.
Lau Haizetarak egoitza berria du. Merkatuzarretik Joxepa Antoni Aranberri eraikinera aldatu da, Udalaren laguntzaz. Hizkuntza eta aniztasuna lotzen gaitu bizilagunok: Badalab esperimentazio gunea, SOS Arrazakeria, Xenpelar bertso eskola. Bihar ostiralean inaugurazioa, 18.00etan.