Oldarraldiaren aurrean

Azkenaldian euskararen eta euskaldunon hizkuntza eskubideen aurkako oldarraldia dela eta, azaroaren 4an Bilbon egingo den manifestazioari babesa emateko HERRI-ARGAZKIA aterako dugu ostegunean, urriak 26, 19:00etan herriko plazan. Pertsona eta kolektibo orori dei egiten diegu.

Estereotipoak hautsiz

Ederra eta hunkigarria ijitoen herri eta kulturaren inguruko “Estereotipoak hautsiz” ekitaldia. Kamelamos Adikerar-ren eskutik, atzo anitzenean kantu flamenkoa, poesia eta bertsolariak, Helios Gomezen figuraren omenez. Ijito eta euskal kulturaren arteko elkarrizketa bikaina.

Elkarteko talde eragile berria

Bazkideen azken batzar osoan, talde eragilea berritu dugu Lau Haizetaran. Gaztetu eta emakumetu egin dugu taldea, hain zuzen ere Errenteria/Oreretan aktibazio soziala eta linguistikoa uztartzen jarraituko duena. Beste pertsona eta entitate batzuekin elkarlanean erronka komunitarioei erantzutea izango da gure xedea. Argazkian talde eragileko kide batzuk ageri dira.

Mintza eguna

Ederki pasa zuten Oreretako mintzalagunek joan den larunbatean Donostian ospatu zen EHko mintza egunean. Praktikatu mintza poza!!
#OreretakoMintzalaguna

Aquí seguimos dokumentala

Aniztasun Astean “Aqui seguimos” dokumentalak gogorarazi digu, batetik, hizkuntza politika suntsitzaile batek lortu dezakeela hizkuntza komunitate gutxitu bat desagertzea eta, bestetik, zer garrantzitsu den hiztunak gainbehera horretaz jabetzea eta aktibatzea.
@garabide

Euskara eta kulturaren azoka

Lau Haizetarako kideak Bidasoko Euskara eta Kulturaren azokara bertaratu dira euskalgintzaren eta herrigintzaren berrikuntzak aurkeztera, besteak beste, odol emate saioen inguruan mintzatu gara.