Atzo Donostiako Aquariumen 25. urteurrena ospatu zuen Topaguneak, hizkuntza aktibaziorako elkarteen erakunde nazionalak. 2023an kongresua egingo du, erronka handiei hobeto aurre egiteko asmoz: hizkuntza erabilera, kultur sorkuntza, aktibazio soziala. Zorionak.
Kuadrillategi

Urriaren 7ra arte luzatu da Kuadrillategin izena emateko epea. Info: gazteria@errenteria.eus, 943 44 96 06 edo gazteria.errenteria.eus. Animatu euskaraz harreman berriak gozatzera!
Ttap aldizkari multimedia

Ttap aldizkari multimedia berrituta dator. Ez galdu! Deskargatu aplikazioa doan zure mugikorrrean: labur.eus/ttap
Familian Jolasean

Badator Familian Jolasean, aisialdia euskaraz gozatzeko ekimena, 6tik 12 urtera bitarteko haurrak dituzten familiei zuzendua. Haurren garapen soziala eta afektiboa garatzeko ekimena da. Udalak antolatzen du, Lau Haizetarak bideratuta. Info: gazteria@errenteria.eus; 943 44 96 06.
KUADRILLATEGI



Badator berriro Kuadrillategi, 12 urtetik 16ra bitarteko gazteontzako aisialdiko ekimena,
non euskaraz elkarrekin gozatzea eta harremanak egitea uztartzen diren. Irailaren 30era arte irekita dago
izena emateko aukera, hemen. Kuadrillategikoak astean behin ostiralean elkartzen gara bi orduz, Lau
Haizetarako begiraleek lagunduta. Info gehiago: gazteria@errenteria.eus, 943 44 96 06 telefonoa edo
gazteria.errenteria.eus. Zatozte gozatzera!
ELKARREKIN IKASIZ ekimena
Batzarrerako deia

Iaz bezala, LAU HAIZETARA EUSKALDUNON TOPAGUNEAK eta UDALAK elkarlanean abiatu dugu ELKARREKIN IKASIZ ekimena, zeinak helburu duen, euskararekin zailtasuna duten, lehen hezkuntzako herriko ikasleei etxerako lanetan laguntza eskaintzea edo jolasen bidez mintza praktika egitea.
Hori ahalbidetzeko, herritar boluntarioen beharra dugu, hezkuntzaren eremuarekin duzuen loturaz jakitun, ELKARREKIN IKASIZ egitasmoaren berri izan dezazuen antolatu dugun bilera honetara GONBIDATU nahi zaitugu.
Eguna: IRAILAK 29 Ordua: 18:30 Lau Haizetara Elkartean (Pablo Iglesias 11, behea) |
Egun honetan zuek edo zuen inguruko norbaitek etortzerik ez baduzue, baina gurekin boluntario bezala aritu edo informazio gehiago jaso nahi baduzue inprimaki hau bete dezakezue.
-Informazioa gehiago nahi baduzue zaintza@lauhaizetara.eus helbidera idatzi dezakezu ere..
Euskaraldia




Kaleratu da Euskaraldia. Komertzio eta elkarteei ariguneak sortuz euskararen sustapenean laguntzeko gonbita egin ondoren, orain herritarrei hizkuntza arau berriak hartzeko deia egingo zaie, esaterako lehen hitza euskaraz eginez. Eman izena Euskaraldian!
Egunean behin

Datorren astelehenean itzuliko da Egunean Behin-en hamargarren denboraldia, Lau Haizetarako “700 + euskaraz” taldearen eskutik. Astero bi saridun izango dira, aplikazioan eta gure sare sozialetan iragarriko direnak. Jaitsi aplikazioa eta sartu kodea: C3737B. Lehiatzeko prest?
Badalab hizkuntza eta berrikuntza laborategia




Liburutegi zaharrean kokatu da Badalab hizkuntza eta berrikuntza laborategia. Galdera ausarta egin du Goiatz Oiartzabal zuzendariak: “nola garatzen da aniztasunean eragile eta erreferente izan nahi duen hiztune komunitatea gizarte digitalaren garaian?”
Euskaraldian izena eman dezakete komertzioek eta enpresek

Dagoeneko Euskaraldian izena eman dezakete komertzioek eta enpresek, Errenteria/Oreretan euskararen erabilera soziala ziurtatzeko. Horretarako, [euskaraldia@lauhaizetara.eus] helbidera idatzi edo web honetan eman dezakete izena: https://t.co/m5UQW9ufqw