
Dagoeneko aurtengo uzta prest dago, urte osorako Nafarroa hego eta erdialdeko produktuz beteta: oliba olioa, ardoa, arroza, pasta, kontserbak, lekalea eta fruitu lehorrak.
Sartu errigora.eus webgunean, egin eskaera eta adierazi produktuak Lau Haizetaren bidez jasotzeko (Merkatuzar). Eskatzeko epea otsailaren 26tik martxoaren 18ra bitartekoa da. Banaketa apirilaren 27tik aurrera egingo da; abisatuko dizugu.
Errigora ekimen herritarra da, Euskal Herria oinarri eta auzolana lanabes dituena, Nafarroan euskara ofiziala ez den eremuetan eragitea helburu duena. Horretarako, lurralde horietako elikagaiei Euskal Herri osoan zabaltzeko bidea ematen die. Errenteria/Oreretan Aukerak Sortzen ekimenaren eskutik bideratzen da.
