
Xenpelar AEK euskaltegiaren eskutik, gurekin izango da Korrika Kulturala. Bihar ostiralez, otsailak 27, Korrika kulturala aurkeztuko dute. Ekitaldia Gamon zumardian egingo da; bertan, Errigorari omenaldia egingo zaio eta Errigoraren produktuak dastatzeko aukera izango da, Kittu taldearen doinuaz lagunduta:
- 18:45: Korrika Kulturalaren aurkezpen ekitaldia
- 19:00: Errigoraren omenaldia
- 19:20: Errigoraren produktuen dastaketa, Korrika tonbolaren begiradapean
